Debabarrena eskualdeko mankomunitateak edukiontzi grisa ezarriko du birziklatzea bultzatzeko eta % 50a gainditzeko

2017ko azaroaren 10a

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak udalerri guztietara zabalduko du edukiontzi grisaren erabilera, Europako birziklatze-alorreko helburua lortzeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko abian jarri duen estrategiaren barruan. 2017ko irailera arte metatutako emaitzak % 48,45 izan dira, eta Arcadio Benítez Mankomunitateko presidenteak positibotzat jo ditu emaitza horiek, baina aldi berean adierazi du, kopuruak onak izanagatik gure mankomunitateko herritarrak areago sentsibilizatu behar direla, gehiago parte hartu eta Europako % 50eko helburua gainditzeko”.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak udalerri guztietara zabalduko du edukiontzi grisaren erabilera, Europako birziklatze-alorreko helburua lortzeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko abian jarri duen estrategiaren barruan. 2017ko irailera arte metatutako emaitzak % 48,45 izan dira, eta Arcadio Benítez Mankomunitateko presidenteak positibotzat jo ditu emaitza horiek, baina aldi berean adierazi du, kopuruak onak izanagatik gure mankomunitateko herritarrak areago sentsibilizatu behar direla, gehiago parte hartu eta Europako % 50eko helburua gainditzeko”.

2017ko irailera arte Deban (% 55,49) eta Mutrikun (% 58,98) metatutako emaitzek babesa ematen diote udalerrietan 5 edukiontziak (grisa errefuserako, marroia organikorako, urdina paper eta kartoirako, horia bilgarrietarako eta berdea beirarako) jartzearen aldeko apustuari. Joan den urtean (2016ko abenduan) ezarri zuten bi udalerri horiek 5 edukiontzien bidezko gaikako bilketa, errefuserako edukiontzi grisa eta biohondakinetarako edukiontzi marroia erantsiz.

Txipdun edukiontzi grisa

Mankomunitateak 390.190 euroko inbertsioa aurreikusi du Debabarrena eskualde osoan 328 edukiontzi berri ezartzeko. Hondakin ez-birziklagarrietarako edukiontzi grisak errefuserako edukiontzi berdea ordeztuko du. Horrekin lortu nahi da hondakin birziklagarriak errefusarekin ez nahastea, eta, bide batez, birziklatze-tasak hobetzea. Edukiontzi berriek txartel bidez irekitzeko sistema bat daramate, eta txip batek erabilera eta parte-hartze maila kontrolatzen du. Gainera, edukiontziak jartzen diren bitartean, udalerri bakoitzean Mankomunitateak kanpaina bat egingo du herritarrak informatu eta sentsibilizatzeko.

Materia organikoaren eta errefusaren edukiontzi berriak ezartzearekin batera, zerbitzu berriaren xehetasunak ezagutzera emateko informazio-kanpaina bat egingo da. Xede horretarako, organikoaren edukiontziaren erabiltzaile guztiek gutun bat jasoko dute gaikako bilketari buruzko informazioarekin, eta organikoaren bilketan izena emanda ez dauden herritarrei gonbidatu egingo diegu gaikako bilketan parte hartzeko behar diren material guztiak jaso ditzaten. Gainera, arretarako bulegoak jarriko dira, edukiontziak irekitzeko txartel pertsonalizatuak hautatzeko eta gainerako materialak jasotzeko: aireztatutako ontzia, poltsa konpostagarriak eta informazio-liburuxka. Udalerri bakoitzak bulego bat izango du, jendeari astelehenetik ostiralera eta larunbatetan ere arreta eskaintzeko. Kanpainaren barruan, doako telefono-zenbaki bat eskainiko da (900 10 49 23), sortzen den zalantza oro argitzeko.

Jarduera horiek bultzatzeko informazio-kartelak jarriko dira, egungo errefus-edukiontzi berdeetan itsasgarriak jarriko dira, eta liburuxkak banatuko dira, edukiontzi bakoitzean bota beharreko hondakinei buruzko informazioarekin.

 

Ezartzeko datak:


Eibar: 11-24tik 12-05era bitarte

Elgoibar: 01-08tik 01-18ra bitarte

Soraluze: 12-11tik 12-21era bitarte

Mallabia: 01-19tik 01-24ra bitarte

Mendaro: 01-25etik 01-30era bitarte

Ermua: 01-31tik 02-10era bitarte

 

“Konprometitu gaitezen Eibarrekin” sentsibilizazio-kanpaina

5. edukiontziaren ezarpenaren harira, azaroaren 13tik 24ra Eibarko Udalaren Ingurumen Sailak kanpaina bat antolatuko du Hondakinen Prebentzioari buruzko Europako Astearen esparruan, herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko hondakinen prebentzioaren eta hondakinak ongi birziklatzearen inguruan, produktuen berrerabileraren inguruan eta udalerria txukun mantendu beharraren inguruan.

Jon Iraola Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez, “herritarrek gaikako bilketan gehiago parte hartzea eta birziklatzearen emaitzak hobetzea lortu nahi dugu. Halaber, guztion erantzukizuna da Mankomunitateak gure esku jartzen dituen baliabide materialak ongi erabiltzea, hondakinak ongi kudeatzea eta hiria garbi edukitzea. Denok ahalegindu behar dugu Ingurumenaren mesedetan.”

Kanpainaren esparruan, informaziogune ibiltari bat jarriko da, bi astez, honako helbide hauetan, goizeko eta/edo arratsaldeko ordutegian.

• Azaroaren 13a: Amaña pasealekua (Tiburtzio Anitua, 5) – 16:30etatik 18:30etara
• Azaroaren 16a: Ipurua (Indalezio Ojanguren kalea, dorreen artean) – 16:30etatik 18:30etara
• Azaroaren 17a: Untzaga plaza – 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara
• Azaroaren 18a: Urkizu parkea– 11:00etatik 13:30era
• Azaroaren 20a: Amaña pasealekua (Tiburtzio Anitua, 5) – 11:00etatik 13:30era
• Azaroaren 22a: Untzagako harmailak – 11.00etatik 13:30era
• Azaroaren 23a: Urkizu parkea– 16:30etik 18:30era
• Azaroaren 24a: Untzagako harmailak – 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara

Informaziogune hori karpa bat izango da, eta bertan jendearen arretarako mahai bat jarriko da, informazio-panelak eta birziklatzea errazteko materialak erakusgai jarriko dira, gaikako paperontzi bat jarriko da, etab. Gainera, hondakinak birziklatu eta kudeatzeari buruzko informazio-liburuxka batzuk banatuko dira, eta nahi duenak inkesta bati erantzuteko aukera ere izango du, guretzat lagungarri izango dena datuak biltzeko, eta, bidezko bada, etorkizunean dagozkion ekintza eta erabakiak hartzeko.

Informazio-karpa horrez gain, haurrentzako beste zenbait jolas-jarduera ere jarri ditu martxan Udalak, kasu horretan ere hondakinak birziklatu eta kudeatzeko ekimena bultzatzeko. Hori horrela izanik:

• Azaroaren 17an, 16:30etik 19:00etara, birziklatutako materialez osatutako soinu-erakusketa interaktiboa ezarriko da Untzaga plazan. (Euria izanez gero, erakusketa Udaletxeko arkupeetan ezarriko da).
• Azaroaren 18an, Urkizu parkean, haurrentzako tailer bat antolatuko da 12:00etatik 12:45era, materia organikoa birziklatzeko helburuarekin. Eta azaroaren 24an, birziklatzeari buruzko beste tailer bat antolatuko da haurrentzat, Untzaga plazako harmailen eremuan, 17:30etik 18:15era.

Azaroaren 21ean, 18:30ean, Portalean, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko gerenteak “Eibarko hondakinen kudeaketaren aldaketei” buruzko hitzaldia emango du.

Eta azkenik, azaroaren 28an Garbigunean bisitaldi gidatu bat egingo da, kanpainan zehar informaziogunean izena eman ondoren instalazio horiek ezagutu nahi dituzten guztientzat.

 


Puntu morea