Ermuako minigarbigunea berritu du Mankomunitateak
Hondakinak uzteko edukiontziaren ahoak aldatu dira, hondakinak edukiontzi barrutik ateratzea ekiditeko, minigarbigunea itxura berritzeko margotu da eta aho bakoitzean zein hondakin utzi daitezkeen adierazteko pegatina berriak jarri dira.
Mankomunitateak hobekuntzak txertatzen jarraitzen du eskaintzen dituen zerbitzuetan. Oraingoan, Ermuako Izelaieta 21ean kokatzen den minigarbigunea berritu du, herritarrentzako atseginagoa izan dadin bertan hondakinak uztea.
Egin diren hobekuntzen artean, hondakinak uzteko edukiontziaren ahoak aldatu dira, hondakinak edukiontzi barrutik ateratzea ekiditeko. Horrez gain, minigarbigunea margotu da itxura berritzeko eta aho bakoitzean zein hondakin utzi daitezkeen adierazteko pegatina berriak jarri dira.
Mankomunitateak gogorarazten du honakoak direla minigarbiguneetan utzi daitezkeen hondakinak: erradiografiak, tonerrak, bonbillak (fluoreszenteak ez, hauek garbigunera), aerosolak, bideokontsolak eta bideojokoak, CDak, DVDak eta VHSak, Etxetresna elektriko txikiak, pintura ontzi txikiak, kable etektrikoak eta txatarra txikia, telefono mugikorrak, kargadoreak eta bateriak, eta pilak.