Errefusa eta organikoarentzat edukiontzi berriak Mallabian

2018ko urtarrilaren 25a

Urtarrilean zehar Debabarrenako Mankomunitateak errefusa eta organikoa biltzeko txartel bidez irekitzen diren edukiontzi berriak jarriko ditu. Europak ezarritako birziklapen maila gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitateak, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren.

Europak ezarritako birziklapen maila gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitateak, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren.

Informazio bulego

Urtarriletik aurrera, Debabarrenako Mankomunitateak Mallabian hondakin bilketa sistema berria jarriko du martxan. Sistema berri honen bidez, Europako birziklapen helburuak bete nahi dira, alegia, 2020rako %50eko birziklapen tasa gainditu nahi da. Sistema berri hau herrigunean ezarriko da, non frakzio organikoa jasotzeko edukiontzi marroiak eta errefusa jasotzeko edukiontzi grisak jarriko diren. Horrela, edukiontzi marroia (organikoa) eta edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko, Mankomunitatearen txartela beharko da, mugarik gabe bi edukiontziak irekitzeko balioko duena.

Sistema berriaren inguruko xehetasun guztiak ezagutarazteko materia organikoaren eta errefusaren edukiontzi berrien ezarketarekin batera informazio kanpaina bat egingo da. Honela, herritar guztiek bilketa sistema berriaren inguruko informazioa duen gutun bat jasoko dute eta materialaren bila informazio bulegotik pasatzeko gonbitea luzatuko zaie bertan, hala nola, txartela, edukiontzi aireztatua, poltsa konpostagarriak eta informazio liburuxka hartzeko.

Gainontzeko gaikako bilketarako erabiltzen diren edukiontziak (beira, ontzi arinak eta papera eta kartoia) irekita jarraituko dute, gaur egun bezala.

Txartela eta beharrezko materialak jasotzeko informazio puntua egongo da KULTUR ETXEAN, ZURRUTOKIAN, urtarrilaren 19tik 24rarte (biak barne). Bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:00ak arte eta larunbatetan 9:00etatik14:00etara izango da.

Hitzaldia:

Era berean, bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, urtarrilaren 22an, hitzaldia emango da arratsaldeko 19:00etan Kontzejuzarrean. Mankomunitatetik eta Mallabiko udaletxetik gonbitea luzatzen zaie herritarrei bertan parte hartzeko.

Informazio gehiagorako, herritarrak 900 10 49 23 doako telefono zenbakira deitu dezakete.

 Mallabia cartel


Puntu morea