Hasi dira Eibarren lurrazalekoengatik aldatu ez diren lurpeko edukiontziak berritzeko lanak
Mutrikuko lanak amaituta, Eibarko lau puntuetan berrituko dira lurpeko edukiontziak: Urkizu 7, Bidebarrieta 60, Errebal 5 eta Toribio Etxeberria 29.
Eskualdeko lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatu zituen Mankomunitateak 2021ean hondakin bilketaren eraginkortasuna handitzeko, zerbitzuaren kalitatea eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzeko eta mantentze gastuak murrizteko. Orain egoera txarrean dauden eta, hainbat arrazoiengatik (hirigintza arrazoiak etab.), lurrazalekoengatik aldatu ez diren lurpeko edukiontziak berritzen ari da Mankomunitatea. Eskualdean guztira 65 lurpeko edukiontzi berrituko ditu, egoera txarrean daudelako eta mantentze lanen baitan, hauek hondatu aurretik eguneratzeko eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko.
Mankomunitatearen kronograma jarraituz, Elgoibarko eta Mutrikuko lanak amaituta, gaur bertan hasi dira Eibarren lurpeko edukiontziak berritzeko lanak, udalerriko lau puntuetan: Urkizu 7, Bidebarrieta 60, Errebal 5 eta Toribio Etxeberria 29.
Kasu guztietan, lehenik lurpeko edukiontzien ekipamendu zaharkituak osorik erretiratuko dira puntu guztietan, eta erretiratutako material guztiak baimendutako hondakinen kudeatzaileengana eramango dira, behar bezala birziklatu eta tratatzeko. Ondoren, lurpeko edukiontziak kokatzen diren zuloak garbitu eta egokituko dira, eta azkenik ekipamendu berria jarriko da.
Jarriko diren lurpeko edukiontziek aurretik zeudenen gaitasun berberak dituzte, baina teknologia berriagoarekin eta funtzionamendu mekaniko desberdin batekin, erresistenteagoa dena, matxurak ekiditeko.