Hondakinen bilketa sistema berria

2017ko azaroaren 22a

Debabarrenako Mankomunitatetik, hondakinen bilketa sistema berriaren inguruko informazio eskutitzak bidali ditugu Eibarko etxebizitzetara

Azaroaren 22tik aurrera, Eibarreko Udalak eta Debabarrenako Mankomunitateak hondakinen bilketa sistema berria jarriko du martxan, birziklapen tasak gaikako bilketan %60-a gainditzeko helburuarekin. Horretarako, dagoeneko zuen esku dagoen txartel bidez irekitzen den edukiontzi marroiaz gain, Debabarrenak txartel bidez irekiko den edukiontzi grisa ere edukiko du, errefusa (birziklatzen ez den frakzioa) biltzeko. Edukiontzi hau, Mankomunitateko txartelarekin bakarrik zabaldu ahalko da.

Zertan datza

Ontzi arinak, papera eta kartoia eta beira biltzeko igloo-ak irekita jarraituko dute. Materia organikoa eta errefusa (birziklatzen ez den frakzioa) botatzeko edukiontziak irekitzeko Mankomunitateko txartela beharko da. Bi edukiontziak txartel berarekin irekiko dira.

Onurak

Errefusa frakzioa, hiri hondakinen %20a bakarrik da. Sistema honekin material birziklagarrien isuria murriztuko dugu prebentzioa eta birziklapena hobetuz. Helburua %60ko birziklapen tasara heltzea izango da, legediak ezartzen duen mugaren gainetik.

Erabili zure txartela

Hemendik aurrera, organikoaren edukiontzia irekitzeko erabiltzen duzun txartel bera errefusaren edukiontzia irekitzeko balioko du.
Erabili ezazu eta jasangarritasunean erreferente bihurtu zure udalerrria.


Informazio gehiagorako doaneko 900 10 49 23 telefonora dei dezakezu. Lagun gaitzazu ingurugiroaren jasangarritasuna eta birziklapena bultzatzen.


Puntu morea