Mankomunitateak kale garbiketa zerbitzua indartuko du Eibarren San Juan jaietan

2022ko ekainaren 15a

Mankomunitateak Eibarko kaleak garbitzeko baliabideak handituko ditu ekainak 19, 23, 24, 25 eta 26an San Joan jaiengatik, egoera atseginean mantentzeko jaiegunetan.

San Joan jaietan Eibarren eskaintzen duen kale garbiketa zerbitzua indartuko du Mankomunitateak, jaiegunetan herriko kaleak garbi eta atsegin mantentzeko.

 

Errefortzuko baliabideak

 

Eibarko San Joan jaietarako, Mankomunitateak kaleak garbitzeko bost peoi kontratatu ditu, kaleak garbitzeko ordutegiak handitzeko eta gauez ere zerbitzua mantendu ahal izateko.

 

Lan egiteko makinei dagokienez, igande eta jaiegun arruntetarako, Mankomunitateak kaleak garbitzeko makina bat, ureztatzeko kamioi bat lanaldi erdian eta kaleak garbitzeko sei langile izaten ditu. San Joan jaiegunetan, berriz, Mankomunitateak kaleak garbitzeko hiru makina, ureztatzeko bi kamioi eta espaloi garbigailu bat izango ditu martxan lanaldi osoko txandetan, eta guztira 18  langile kaleak garbitzeko.


Puntu morea