Ostalariei zuzendutako kanpaina

2019ko ekainaren 24a

Ostalaritzaren sektorera zuzendutako kanpaina bat garatzen ari da, hondakin organikoen sortzaile garrantzitsua baita sektore hori.

Ostalaritzaren sektorera zuzendutako kanpaina bat garatzen ari da, hondakin organikoen sortzaile garrantzitsua baita sektore hori. Helburu horrekin, Mankomunitateak bi ingurumen-teknikari destinatu ditu merkatariei eta ostalariei informazioa in situ emateko. Gainera, izaera orokorreko ekintza bat egin da bi kolektibo horien gain, edukiontzi marroian utzi daitezkeen hondakinei eta poltsa konpostagarriak eskuratzeko aukerei buruzko informazioa emanez: 10 litrokoak banaketa-makinetan, eta 40 litrokoak udalen bitartez. Horrez gain, erabilera bereziki txarra ikusten den guneetan kokatuta dauden establezimenduei informazio-ohar bat bidali zaie eta edukiontzietan itsasgarriak ipini dira, egoeraren berri emanez eta hondakin inpropioak nahasten dituztenei edota konpostagarriak ez diren plastikozko poltsak erabiltzen dituztenei zehapenak jarri ahal izango zaizkiela adieraziz.

 


Puntu morea