Errefusa
Bide publikoan jarritako edukiontzi grisek etxean birziklagarriak ez diren hondakinak botatzeko aukera ematen dute.
Utz daitezke
- Pixoihalak
Hauts-hondarrak
Ontziak ez diren plastikozko materialak
Birziklagarriak ez diren beste material batzuk, ez gainerako edukiontzietan, ez garbiguneetan.
Ezin dira utzi
- Janari-hondarrak, edukiontzi marroira joan behar da
Metalezko, paperezko eta kartoizko ontziak edo tetra brick-ak, edukiontzi horira eraman behar dira.
Papera eta kartoia, bustita egon arren, edukiontzi urdinera eraman behar dira
Papera eta kartoia, materia organikoarekin zikina, marroira joan behar da.
Prozedura
- Edukiontzi grisean utzitako hondakinak Gipuzkoako ingurumen-konplexura (Zubieta) eramaten dira.
Han, lehenik eta behin, tratamendu mekaniko biologikoko instalaziotik (TMB) igarotzen dira, eta bertan materialen % 6-8 berreskuratzea lortzen da.
Gainerakoetan, hau da, % 90 baino gehiago erraustegian edo energia berreskuratzeko plantan erretzen da.
Ingurumen- eta ekonomia alderdiak
- Edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen % 70 birziklagarriak izango lirateke, dagokion edukiontzira botatzen badira.
Hau da, gaur egun berreskuratu daitezkeen milaka tona hondakin errausten ari dira.
Horrek, materialak xahutzeaz gain, dirua xahutzea dakar.
Hondakin bakoitza Debabarrena eskualdean duen edukiontzian behar bezala utziko balitz, urtean 2 milioi euro aurreztuko genituzke.