Albisteak
Debabarrena eskualdeko mankomunitateak edukiontzi grisa ezarriko du birziklatzea bultzatzeko eta % 50a gainditzeko
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak udalerri guztietara zabalduko du edukiontzi grisaren erabilera, Europako birziklatze-alorreko helburua lortzeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko abian jarri duen estrategiaren barruan. 2017ko irailera arte metatutako emaitzak % 48,45 izan dira, eta Arcadio Benítez Mankomunitateko presidenteak positibotzat jo ditu emaitza horiek, baina aldi berean adierazi du, kopuruak onak izanagatik gure mankomunitateko herritarrak areago sentsibilizatu behar direla, gehiago parte hartu eta Europako % 50eko helburua gainditzeko”.
Hiri Hondakinen Zerbitzua Eibarren emateko Tasa Arautzen duen Ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena
Debabarrenako mankomunitateak gida bat argitaratu du zalantzak argitzeko eta birziklatzearen emaitzak hobetzeko
Debabarrenako Mankomunitateak, gaikako bilketa indartzeko eta birziklatzearen emaitzak hobetzeko aurrera daramatzan jardunen esparruan, Birziklatzearen Gida argitaratu du, herritarrak sentsibilizatzeko eta hondakin zatiak bereizteko dauzkaten zalantzak argitzeko. Gidaren 34.000 ale argitaratuko dira, eta Debabarrenako etxebizitza guztietan banatuko dira. Mankomunitatearen webgunean eta telefono mugikorretarako prestatutako aplikazioan ere kontsultatu ahal izango da informazioa.
MANKOMUNITATEAK EIBARKO HERRITARREI LAGUNTZA ESKATU DIE TAMAINA HANDIKO HONDAKINEN BIRZIKLATZEA HOBETZEKO ETA KALEAK GARBI IZATEKO.
Tamaina handiko hondakinak behar bezala tratatzea garrantzitsua da birziklatze-prozesurako eta kaleak garbi izateko ere lagungarri da, edukiontzien ondoan abandonatutako objektuen presentzia antiestetikorik izan ez dadin. Horregatik, eta behar ez bezalako jokabideak detektatu direnez, Debabarreneko Mankomunitateak gogorarazi nahi du badela doako bilketa-zerbitzu bat edukiontzietan sartu ezin diren hondakin guztientzat.
2017ko 1. hiruhilabeteko zabor tasaren kobrantza
Apirilaren 20an igorritako eta 2017ko 1. hiruhilabeteko fakturan, 2016ko ekitaldian 5. edukiontzia, gutxienez 25 alditan, erabili ez zuten erabiltzaileei, administrazio akats bat egin da. Horren ondorioz, erabiltzaile hauei ordaintzea zegokien zenbatekoa baino 8,48 € gehiago fakturatu zaie
Gaikako bilketak 2,4 puntuko igoera izan du, eta % 42,04ra iritsi da Debabarrena eskualdeko mankomunitatean
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean, gaikako bilketaren ehunekoa hobetu egin da berriz ere 2016. urtean, eta % 42,04ra iritsi da, hau da, 2,4 puntutan igo da 2015eko ehunekoa (% 39,66). Datua udalerrien arabera aztertuta ikus dezakegunez, emaitzarik onenak Eibarren (% 46,57), Elgoibarren (% 44,63) eta Mallabian (% 45,54) lortu dira.
Deba eta Mutrikuko udalerrietan ezarritako sistema berriaren komunikazio memoria
Txartela duten edukiontzien bitartez hondakinak biltzeko sistemaren ezarpena jasotzen da memoria honetan
Debabarrena eskualdeko Mankomunitateak 13.026.184 euroko aurrekontua onartu du 2017. urterako
Debabarreneko Mankomunitateak 13.026.184 €-ko aurrekontua onartu du 2017. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 8.679.673 € baita, guztizkoaren ia bi heren.
Debabarrenak komunitate osora zabalduko du edukiontzi bidezko bilketa, eta sistema hobetuko du edukiontzi grisarekin
Debak eta Mutrikuk ere materia organikoaren gaikako bilketa egingo dute, eta birziklatu ezin diren hondakinetarako edukiontzi grisa izango duten Mankomunitateko lehen udalerriak izango dira. Edukiontzi gris hori Mankomunitate osoan ezarriko da 2017. urtean.
Mankomunitateak onartu du Eibarko zaborren tasa % 5,8 igotzea, bilketa- eta birziklatze-sistemak hobetzeko
Funtsean, gaikako bilketa hobetzeko eta birziklatze-tasak handitzeko inbertsio eta zerbitzuak areagotu izanak eragin du tasa igo beharra. 2020rako Europar Batasunak alor horretan ezarritako helburuak gainditzea da helburua. Zehazki, 2017rako honako hobekuntza hauek aurreikusi dira: batetik, txipdun edukiontzi grisa ezartzea, eta, bestetik, papera eta kartoiaren eta ontzien bilketen maiztasuna handitzea.
Hiri Hondakinen Zerbitzua Eibarren emateko Tasa Arautzen duen Ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena
Gaikako bilketak hobetzen jarraitzen du Debabarreneko mankomunitatean eta % 39,66 izatera iritsi da
Debabarreneko Mankomunitateko gaikako bilketaren portzentajeek hobetzen jarraitzen dute eta % 39,66 izatera iritsi dira; izan ere, 2014an lortutako datua (% 35,77) baino portzentajezko ia lau puntu gorago daude. Emaitza hoberenak Eibar (% 43,23), Elgoibar (% 43,28) eta Mallabia (% 44,27) udalerrietan lortu dira, Gipuzkoako gaikako bilketaren batez bestekoa gainditzen baita hiru udalerri horietan (%42,3) eta 2020. urterako derrigorrean bete behar den helburu gisa Europak ezartzen duen % 50etik zazpi puntu baino gutxiagora baitaude.
Debabarrenean zaborraren tasak igo egin behar izan dira azpiegitura-gabeziaren ondorioz
Joan den legegintzaldian Hondakin Planean aurreikusitako azpiegiturak geldiarazteko hartutako erabakiak GHKn eragindako defizita dela-eta, % 20 igo behar izan da orain arte zaborren tratamendurako aplikatu den tarifa, eta materia organikoaren gaikako bilketa bultzatzeko diru-laguntzak murriztu behar izan dira.
Eibarko udalerrian hiri-hondakinak biltzeko zerbitzu publikoa egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren bigarrengo aldaketaren behin betiko onarpena
Mankomunitate-Badesa ofizinetako egun baliogabeak
Dokumentuen erregistro orokorrari dagokionez, egun baliogabeen zerrenda.
Hiri Hondakinen Zerbitzua Eibarren emateko Tasa Arautzen duen Ordenantzaren 2. aldaketaren hasierako onarpena
Hiri Hondakinen Zerbitzua Eibarren emateko Tasa Arautzen duen Ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena
Eibarko udalerrian hiri-hondakinak biltzeko zerbitzu publikoa egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren lehenengo aldaketaren behin betiko onarpena
Debabarrena eskualdeko mankomunitateak prebentzioaren europako astearekin bat egin du
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak bat egin du Prebentzioaren Europako Astearekin, hondakin-sorkuntza saihesteko aholkuak ematen dituen kanpaina batekin. Kanpaina gaur (azaroaren 23a, astelehena) hasiko da, Radio Eibarren (SER) eta Arrate Irratian iragarkiak txertatuz, eta ostegunera arte (azaroaren 27a) iraungo du. Hautatu diren mezuek prebentzioak hondakin-sorkuntza murrizteko duen garrantzia azpimarratuko dute, eta gomendatuko dute ontziratu gabeko (solteko) produktuak kontsumitzea, edota ontziratutako produktuak eskuratuz gero ontzi horiek beti familia-tamainakoak izatea. Ildo beretik, iragarkiek proposatzen dute erosketa egiten denean erabili eta botatzeko plastikozko poltsarik ez erabiltzea, eta alternatiba gisa orga edo oihalezko poltsa bat erabiltzea. Azkenik, postontzietan sartzen den propaganda mugatzea gomendatzen da, paper-kontsumoa murrizteko.