Albisteak
Zirkular informatiboa
Kontratazio publikoan epeak eteteari buruzko ondorengo zirkularra igortzen da, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz.
Koronavirusa: HIRI HONDAKINEN EDUKIONTZI GRISAK, ERREFUSA, IREKITZEA, COVID19-AK KUTSATUTAKO HERRITARREK ERABILI AHAL IZATEKO.
Debabarrenako Mankomunitateak etxeko hondakinak jasotzeko hartu dituen neurriak Debabarrenako Mankomunitateko zaborra jasotzeko langileek lanean jarraituko dute alarma egoera bitartean. Txandak hiru ordutegi ezberdinetan banatuko dira kutsatzeak ekiditeko.
Mankomunitate-Badesa ofizinetako egun baliogabeak
Dokumentuen erregistro orokorrari dagokionez, egun baliogabeen zerrenda
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak aho batez onartu du 14 milioi euro inguruko aurrekontua
Gaikako bilketarako eta birziklatzerako partidak % 10 igo dira, eta Mankomunitateak, guztira, 5,8 milioi euro inbertituko ditu partida horietan, hau da, 80 € herritar eta urte bakoitzeko. Iosu Arraiz: “Aurrekontuaren lehentasunak dira zerbitzua hobetzea, kopuruekin gardenak izatea, eta birziklatzearen alorrean Europak ezarritako helburuetarantz aurrera jarraitzea”.
Zuzeneko komunikazio-kanalak zabaldu behar ditugu gure auzotarrekin Mankomunitateak egiten duen lana ezagutu dezaten
Debabarrenak jauzi handia egin du aurrera herritarren konpromisoari eta parte-hartzeari esker. Azken 4 urteetan nabarmen hobetu dugu birziklapena, 2015eko % 39,66ko gaikako bilketatik 2019ko % 55,63ra igarota. Gero eta gehiago jabetzen gara ingurumen-arazoez, hala nola klima-aldaketaz edo duela gutxi arte izan ditugun zabortegiek eragiten zituzten arazoez. DVn 2019-10-13an argitaratutako elkarrizketaren testuak.
Mutrikuko garbigunea berriz ere abian da
Deba eta Mutrikuko udalerriak lotzen dituen errepidean (GI-638) obrak amaitu ondoren, Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa zabalik daude berriz ere, eta normaltasun osoz funtzionatzen ari dira.
Txakurtegi zerbitzua
Uztailak 17, 18 eta 19 txakurtegia itxita egongo de la jakinarazten da. Edozein galdera egiteko deitu 608.773.577 telefonora (Roberto Sologaistua). Barkatu eragozpenak.
Mankomunitate-Badesa ofizinetako egun baliogabeak
Dokumentuen erregistro orokorrari dagokionez, egun baliogabeen zerrenda
Ostalariei zuzendutako kanpaina
Ostalaritzaren sektorera zuzendutako kanpaina bat garatzen ari da, hondakin organikoen sortzaile garrantzitsua baita sektore hori.
Debabarrenak kanpaina bat abiarazi du materia organikoan inpropioak saihesteko eta birziklatzea indartzeko
Mankomunitateak puntu beltzen inbentario bat egin du eta informatzaile-talde bat du hondakinak modu desegokian uzten ote diren kontrolatzeko. Gainera, 34.000 informazio-liburuxka banatuko dira eta kanpaina espezifiko bat egingo da ostalaritza-sektorerako. Arcadio Benítezek: “Kantitatearen erronka gainditzen ari gara, baina kalitatearen erronkari aurre egin behar diogu. Birziklapenaren benetako arrakasta, banantzen dena aprobetxatzea eta herritarren parte-hartzea baliagarria izatea da”.
Mutrikuko garbigunea itxita egongo da behin-behinekoz
Apirilaren 26an itxiko dute eta lau hilabetez egongo da itxita. Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa (Laranga auzoa, z.g.) lau hilabetez egongo dira jendearentzat itxita, GI-638 errepideko konponketa-obrak egikaritzeko aurreikusitako aldian, obra horiek Debako eta Mutrikuko udalerriak batzen dituen tartean egingo direlarik.
Europak ezarritako helburua gainditu du hondakinen gaikako bilketak Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean, eta % 53,55era iritsi da
Lehen aldiz ekitaldi oso bat % 50aren gainetik itxi da, 2017ko emaitzak ia bost puntuz gaindituz, eta Europak 2020rako ezarritako helburuak bi urte lehenago betez. Edukiontzien sistemak sartutako hobekuntzek emaitzen gorakada ekarri dute berekin, eta udalerri guzti-guztiek emaitza hobea lortu dute gaikako bilketan.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak biohondakinaren eta konpostatzearen kudeaketa hobetzeko lursail baten erabilera eman dio Debabarrenako Mankomunitateari
Akordio honi esker, Mankomunitateak inausketa eta lorezaintza hondakinak uzteko leku bat izango du, eta Kontsortzioak, hondakin horiek eskuragarri izango ditu Epele eta Lapatxeko konpostatze plantetan egituratzaile bezala erabiltzeko. José Ignacio Asensio: “Organikoaren bilketak potentzial handia du, baina beharrezkoa da bitartekoak zabaltzea eta herritarren parte-hartzea izatea kalitatezko konposta lortzeko”.
Minigarbigune-sare baten bidez hobetuko ditu bere birziklatze-azpiegiturak Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak
Edukiontzietan utzi ezin diren eta gaur egun arte mankomunitateko garbiguneetara eraman behar ziren material birziklagarrien gaikako bilketa egiteko sistema berri bat jarriko du martxan Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak.
Eibarko Hiri Hondakinen zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeko hasierako onarpena
Europak ezarritako helburua gainditu du hondakinen gaikako bilketak Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean, eta % 52,69ra iritsi da
Debabarreneko Mankomunitateak gaikako bilketako bere ehunekoak hobetzen jarraitu du 2018ko lehenengo 6 hilabeteetan eta % 52,69ra iritsi da, 2,69 puntuan gaindituz 2020rako Europak ezarritako helburua. Datuak udalerrien arabera aztertzen baditugu, Mutrikuk, Debak eta Eibarrek lortzen dituzte emaitza onenak, % 66,07arekin, % 61,12arekin eta % 56,02arekin, hurrenez hurren. Hiru kasu horietan, mankomunitatearen baztezbestekoaren gainetik dago ehunekoa. Datu esanguratsu gisa, azpimarratzekoa da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea 2013. urteko % 29,62ko gaikako bilketatik 2018ko ekaineko % 52,69ra igaro dela.
Debabarrena eskualdeko mankomunitateak eta Ecoembes-ek udaletarako birziklatze-proiektu bat jarri dute martxan
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak eta Ecoembesek ontzi arinak eta papera eta kartoia biltzeko proiektu bat jarri dute martxan, Mankomunitateko Udal guztientzat.
Birziklatzean aurrera egiten jarraitzeko eta errefusa gutxitzeko gida bat
Kontsumo jasangarriaren gidaren helburu nagusia Debabarrena eskualdeko pertsonei kontsumo eta erosketa jasangarriagoak errazten dituzten jarraibideak, praktika egokiak eta tresnak ezartzen laguntzea da. Kontsumo-arloko jardunbide egokiak intzidentzia handia du sortutako hondakin-ehunekoetan eta, horrenbestez, birziklatze-ehunekoetan. Gainera, lagungarria da mugatuak diren eta kontsumorako baliagarriak izan daitezkeen baliabideak alferrik ez xahutzeko.