Albisteak
Mankomunitateak plastikoak biltzeko zerbitzua zabaldu du Ermuko eta Mutrikuko garbiguneetara
Eibarko eta Elgoibarko garbiguneetan egiaztatu da zerbitzu berri honekin lehen birziklatzen ez ziren 1.000kg plastiko birziklatzeko aukera ematen dela. Bestalde, Mankomunitateak eraikuntza eta eraispen hondakinak tipologiaren arabera bereizita biltzeko zerbitzua ere ezarri du garbiguneetan.
“Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra ondo birziklatzen duten azalera handiko saltokientzat
Azalera handiko saltokiek gaikako bilketarekiko duten konpromisoa neurtuko du Mankomunitateak, eta erraztasunak ere emango dizkie hondakinak modu egokian birziklatzeko.
Ermuako San Pelaio kaleko eta gizarte zentroko poltsa konpostagarrien makinak erabilgarri astelehenetik aurrera
Ermuko garbigunea itxita egongo da ostegunean
Datorren ostegunean, 2021eko urriaren 7an, Ermuko Garbigunea itxita egongo da goizeko 11:30etatik 13:00ak arte.
Jasotako bio-hondakinen kopurua nabarmen murriztu da udan
Materia organikoaren bilketa %4,8 jaitsi da uztailean, abuztuan eta irailean, 2020ko datuekin alderatuta. Aldi berean, birziklagarriak ez diren hondakinen errefusa zatikia %1,41 hazi da iazko udarekin alderatuta.
Publizitate Kanpaina Original Onenaren Saria jaso du Mankomunitateak 2020ko Eguberrietako Kanpainarengatik
Publifestival sarietan Publizitate Kanpaina Original Onenaren Saria jaso dute Mankomunitateak eta Adaki komunikazio agentziak, “Gabonetan izan garbi” publizitate kanpainagatik.
Lurpeko edukiontziak lurrazalekoekin ordezkatzen jarraitzen du Mankomunitateak eskualdeko hainbat puntutan
Mallabian, Ermuan eta Eibarren lanak amaituta, asteazkenean, irailaren 22an, Elgoibarren hasiko dira.
Garbiguneetan plastikoak biltzeko zerbitzu berria
Hemendik aurrera, zorrotenak, bidoiak, pertsianak, autoen kolpe-leungailuak eta abar bezalako plastikoak utzi ahal izango dira Elgoibarko eta Eibarko garbiguneetako espazio egokituetan.
Astelehenean hasiko da Mankomunitatea lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik ordezkatzen
Herriz herri egingo dira lanak: lehenik, astelehenean, Mallabiakoak aldatuko dira, ondoren Ermuakoak, Eibarkoak, Elgoibarkoak eta, azkenik, Mutrikukoak.
Debabarrena Mankomunitateak eta Elgoibarko Udalak bart gauean jazotako edukiontzien erreketa gaitzetsi dute
Mankomunitateak eta Elgoibarko Udalak ordena publikoaren aurkako mota honetako ekintzek sortzen dituzten kalteak salatu dituzte.
Gaikako bilketa ia % 2 igo da urte eta erdian
Mankomunitatearen Plan Estrategikoa iazko ekainean onartu zen, 2030erako gaikako bilketaren % 70 lortzea helburu hartuta. Harrezkero, bilketa selektiboaren ehunekoa %1 igo da urte batean, eta ia %2 2020ko urtarriletik izandako bilakaera kontuan hartuz gero.
Eibarko Unzaga Plazako poltsa konpostagarriak eskuratzeko makina lekualdatuko da bihar
Jubiletxe eraikineko sarreraren ondoko arkupera eramango da, egungo kokalekuan obra batzuk hasi direlako.
Gaur hasi dira Urruzunoko zabortegia behin betiko zigilatzeko lanak
Aldez aurreko prestaketa-lanen ondoren, gaur hasi dira Urruzunoko hiri-hondakin geldoen zabortegi zaharreko 2. gunea zigilatzeko eta ingurumena berreskuratzeko lanak.
Udako hilabeteetan birziklatzen jarraitzearen garrantzia
Mankomunitateak hondartzen eta ibaien inguruak zaintzearen garrantzia azpimarratu du, eta gogorarazi du musuko kirurgikoak errefusaren edukiontzi grisean utzi behar direla.
Mankomunitatearen animalien ongizate zerbitzuak 180 txakur eta katu baino gehiago artatu ditu azken urtean
Txakurtegian, kalean jasotako animaliei bizitza berri bat emateko zerbitzua ematen du Mankomunitateak, animalien abandonoari aurre egiteko helburuarekin eta elkarte animalistekin elkarlanean.
Maiatzean eta uztailean 22 edukiontzi erre dituzte Eibarren, Mankomunitateari 13.592 euroko gastua eraginez
Maiatzean 9 edukiontzi erre ziren eta uztaileko lehen aste honetan 13 erre dituzte, azken biak bart gauean Bidebarrieta kalean.
Gora egin du birziklatu ezin diren hondakinen kopuruak Debabarrenan, 2020ko lehen seihilekoarekin alderatuta
2021eko lehen seihilekoan, 100 tona hondakin gehiago bildu dira errefusaren zatikian, 2020ko datuekin alderatuta. Horrek esan nahi du urtetik urtera hobetzen ari ziren datuetan atzera pausu txiki bat egon dela.
1060kg kafe-kapsula bildu dira minigarbiguneetan zerbitzua hasi zenetik
Martxoaren hasieran egokitu ziren eskualdeko 12 minigarbigune kafe-kapsulak utzi ahal izateko.
Hondakinen kudeaketa egokiaren bidez inguruko ekosistemak babesten ditugu
Mankomunitateak bat egiten du ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Mundu Egunarekin.
Mankomunitateak kaleak garbitzeko 24 orga erabiltzen ditu udalerrietako zakarrontzietako hondakinak biltzeko
2020an, Mankomunitateak 10.262,30 euroko inbertsioa egin zuen kaleak garbitzeko 24 orga erosteko, eskualdeko udalerrietako paperontzietako hondakinak gaika biltzeko.