Albisteak
Mendarok errefusa eta organikoa biltzeko edukiontzi berriak izango ditu
Urtarriletik aurrera, Debabarrenako Mankomunitateak Mendaron hondakin bilketa sistema berria jarriko du martxan. Sistema berri honen bidez, Europako birziklapen helburuak bete nahi dira, alegia, 2020rako %50eko birziklapen tasa gainditu nahi da. Sistema berri hau, txartel bidez irekitzen diren edukiontziez osatuta egongo da, bai organikoa biltzeko baita errefusa biltzeko ere.
Errefusa eta organikoarentzat edukiontzi berriak Mallabian
Urtarrilean zehar Debabarrenako Mankomunitateak errefusa eta organikoa biltzeko txartel bidez irekitzen diren edukiontzi berriak jarriko ditu. Europak ezarritako birziklapen maila gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitateak, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren.
Agur Mallabiko edukiontzi berdeei
Eman ongi etorria itxitura elektronikoa duten errefusaren eta organikoaren edukiontzi berriei! Informazio gehiagorako, herritarrak 900 10 49 23 doako telefono zenbakira deitu dezakete.
Hitzaldia Mallabian eta Mendaron
Hondakin bilketa sistema berriaren nondik norakoak ezagutzeko, zatoz urtarrilaren 22an arratsaldeko 19:00etan kontzejuzarran izango den hitzaldira. #Mallabi Hondakin bilketa sistema berriaren inguruko hitzaldia Mendaron Pleno aretoan, urtarrilaren 23an arratsaldeko 18:30etan. #Mendaro
Hitzaldia Elgoibarren
Era berean, bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, urtarrilaren 29an, hitzaldia emango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera Elgoibarreko KULTUR ETXEAN.
Elgoibarko informazio bulegoa zabalik!
Elgoibarko informazio bulegoa zabalik! Urtarrilaren 8tik 18ra kultur etxean egongo gara. Ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00etara. Etorri zure kit-a jasotzera!
Elgoibarren errefusarentzako edukiontzi berriak
Urtarrilean zehar Debabarrenako Mankomunitateak errefusarentzat txartel bidez irekitzen diren edukiontzi gris berriak jarriko ditu. Europak ezarritako birziklapen maila gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitateak, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren.
Debabarrena eskualdeko mankomunitateak 13 milioi eurotik gorako aurrekontua onartu du
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 13.157.166 euroko aurrekontua onartu du 2018. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 8.724.505 euro baita, aurrekontuaren % 66 baino gehiago. Atal horretan, nabarmentzekoa da hondakinen altako kudeaketagatik Mankomunitateak GHKri ordaindu beharreko 3.401.976 euroko zenbatekoa.
Asimilagarriak diren Industriako, Merkataritzako eta Erakundeetako hondakinak gaika biltzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena
Hiri Hondakinen Zerbitzua Eibarren emateko Tasa arautzen duen Ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena
Hitzaldia Soraluzen
Era berean, bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, gaur abenduaren 12an, hitzaldia emango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera Soraluzeko kiroldegian.
Soraluzeko informazio bulegoa zabalik!
Soraluzeko informazio bulegoa zabalik! Gaurtik abenduak 21 bitarte, udaletxeko osoko bilkura aretoan egongo gara. Ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00etara. Etorri zure kit-a jasotzera!
Soraluzen edukiontzi berrien ezarketa
%50ko gaikako bilketa gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitatea, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da. Sistema berri honen oinarrian itxitura elektronikoa duten organikoaren eta errfusaren edukiontziak daude. Soraluzeko edukiontzien aldaketa hau, sistema berriaren inguruko xehetasunak jakinaraziko dituen kanpainarekin batera egingo da. Honela, Soraluzeko bizilagunek sistema berriaren inguruko informazioa jasoko duen informazio gutuna jasoko dute. Gainera, edukiontzi berriak jartzen diren heinean Mankomunitateak ekintza ezberdinak antolatuko ditu herritarrak informatu eta sentsibilizatzeko.
Eibarko udalerrian hiri-hondakinak biltzeko zerbitzu publikoa egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onarpena, 2018 ekitaldia
Txarteldun edukiontzi gris berria iritsi da Eibarrera
Debabarrena Mankomunitateak edukiontzi grisaren erabilera zabalduko du Eibarren, birziklapenaren alorrean Europako helburua lortzeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko Mankomunitatearen estrategiaren zati gisa. 2017ko irailera bitarte metatutako emaitzak % 48,45ekoak dira; Mankomunitatearen presidente Arcadio Benítezek modu positiboan balioetsi ditu ehuneko horiek, baina honako hau adierazi du: “Guztion konpromisoa behar dugu ehuneko handiagoak lortzeko eta Europako % 50eko helburua gainditzeko”.
Azaroaren 24tik aurrera
Azaroaren 22tik aurrera, Eibarreko Udalak eta Debabarrenako Mankomunitateak hondakinen bilketa sistema berria jarriko du martxan, birziklapen tasak gaikako bilketan %60-a gainditzeko helburuarekin.
Hondakinen bilketa sistema berria
Debabarrenako Mankomunitatetik, hondakinen bilketa sistema berriaren inguruko informazio eskutitzak bidali ditugu Eibarko etxebizitzetara
Debabarrena eskualdeko mankomunitateak edukiontzi grisa ezarriko du birziklatzea bultzatzeko eta % 50a gainditzeko
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak udalerri guztietara zabalduko du edukiontzi grisaren erabilera, Europako birziklatze-alorreko helburua lortzeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko abian jarri duen estrategiaren barruan. 2017ko irailera arte metatutako emaitzak % 48,45 izan dira, eta Arcadio Benítez Mankomunitateko presidenteak positibotzat jo ditu emaitza horiek, baina aldi berean adierazi du, kopuruak onak izanagatik gure mankomunitateko herritarrak areago sentsibilizatu behar direla, gehiago parte hartu eta Europako % 50eko helburua gainditzeko”.